Universidad de Burgos
Universidad de Burgos
  • Ingles
  • Portugues
  • Chino
Imprimir. Este enlace se abrirá en una ventana emergente.

Kontabilitate eta Kudeaketa Kontroleko XIX Workshop-a - Raymond Konopka Memoriala

Kontabilitate eta Kudeaketa Kontroleko XIX Workshop-a - Raymond Konopka Memoriala


Burgosen, 2014eko urtarrilak 23 eta 24ean
Kontabilitate eta Kudeaketa Kontroleko Workshop-a 1991 urtean ospatu zen lehenengo aldiz; 1993ean "Raymond Konopka" deitzen hasi zitzaiolarik, Enpresa Institutuko irakasle honen omenean. XIX edizioa 2014eko urtarrilak 23 eta 24ean ospatuko da, Burgosen, bertako Unibertsitateko ERGO Ikerketa Taldeak antolatuta.

Raymond Konopka Workshop-aren helburua, kontabilitatearen arloan gizarte eta antolakuntza gaietan interesa duten ikertzaileen artean diskusio foro bat eratzea da. Izan ere, ikertzaile askok muga tradizionalak zabaldu eta bai enpresetan bai gizartean honek duen inpaktua kontutan hartzen dute. Hortaz, Worksohp-ak, kontabilitatearen eragin sozialen azterketa baloratzen du, baita lanen arteko inter-diziplina ere.  Inter-diziplinak, kontabilitatea eta beste enpresa-gai askoren artean lotura indartsuak existitzen direla esan nahi du, (adibidez, zuzendaritza estrategikoa, finantzak, marketina, giza baliabideak, enpresaren gizarte ardura edota I+G) hala nola soziologia, historia edo ingurugiro ikasketak bezalako bestelako diziplinekin.

Gaur egun, Workshop hau, kontabilitate eta kudeaketa kontrol arloko maila altuko ikerlarien  arteko erreferentziazko diskusio foro bilakatu da. Aurreko edizioetan aurkeztutako lan ezberdinak, hurrengo aldizkaritan argitaratuak izan dira: Accounting, Organizations and Society; European Accounting Review; Organization Studies; Abacus; Accounting and Business Research; Journal of Management Accounting Research; Advances in Accounting; Management Accounting Research; Accounting, Auditing and Accountability Journal, edo Critical Perspectives on Accounting.

Komite zientifikoa


Joan Amat, Instituto de Empresa
Concha Álvarez-Dardet, Universidad Pablo de Olavide de Sevilla
Pablo Archel, Univesidad Pública de Navarra
Josep Argilés, Universitat de Barcelona
José Antonio Calvo Sánchez, Universidad del País Vasco
Manuel Cano, Universidad de Jaén
Salvador Carmona, IE University
Francisco Carrasco, Universidad Pablo de Olavide de Sevilla
Carmen Correa, Universidad Pablo de Olavide de Sevilla
Susana Gago, Universidad Carlos III
María Antonia García Benau, Universitat de Vàlencia
Javier Husillos, Universidad Pública de Navarra
Maria João Major, ICSTE Lisboa
Marta Macías, Universidad Carlos III
Soledad Moya, EADA Business School
David Naranjo, Universidad Pablo de Olavide de Sevilla
Manuel Núñez Nickel, Universidad Carlos III
Paolo Quattrone, University of Edinburgh Business School
Vicente Ripoll, Universitat de València
María Vélez, Universidad de Cádiz
Rui Vieira, Amsterdam Business School


Lanen eskaria
XIX Konopka Workshop-ak hurrengo alorreko lanak bidaltzeko gonbitea luzatzen du:
-    Doktoretza tesietako proiektuak.
-    Ikerketa artikuluak, egoera aurreratuan (adibidez, aldizkari batera bidaltzetik gertu).
-    Ikerketa proiektuak, hasiera fasean.

Bilera honetan bi saio mota izango dira:
-    Saio paraleloak. Saio hauetan egoera aurreratuan dauden artikuluak aurkeztu eta diskutituko dira. Lanaren bertsio osoa aurretik jasotzea beharrezkoa izango da. Lan bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du, aurkezpena eta diskusioa barne.
-    Ikerketa foroak. Saio hauetan doktoretza tesietako proiektuak eta hasiera fasean dauden artikuluak aurkeztu eta diskutituko dira. Mota honetako saio bakoitzak  bi ko-zuzendari edukiko ditu, diskusioa zuzentzeko ardurarekin.

Lan guztiak ingeleraz idatzitako abstract batez lagunduta joango dira (gehienez 500 hitz). Laburpen eta lan osoen bidalketarako helbidea:  Alicia Santidrián (giergo@ubu.es)


Gehiago:  


  sp

ok




Webmail-UBUNet

Webmail-UBUNet
https://correoweb.ubu.es/UBUNet

Buscapersonas UBUVirtual

Buscapersonas- UBUVirtual
BuscapersonasUBUVirtual
Universidad de Burgos
Universidad de Burgos
Resolución recomendada: 1024 x 768